Emakumeentzako musikoterapia saioak, Seguran
Marie Laure Rodriguez Quiroga musikoterapeuta.Hitza Segurako Udalak emakumeentzako musikoterapia saioak antolatu ditu azaroan eta abenduan. Saioak Marie Laure Rodriguez Quiroga musikoterapeutak gidatuko ditu, gazteleraz. Lehendabiziko saioa gaur izan da, baina azaroaren 17an eta abenduaren 1ean eta 18an ere izango da parte hartzeko aukerarik, 9:30etik 11:30era Danon Gelan. Saioak jatorri anitzeko emakumeen hizkuntza klaseetako ikasleekin batera izango dira. Parte hartzeko +34 690 295 976 zenbakira idatzi behar da.













