Familientzako hitzaldia eskainiko dute gaur Zaldibian
Seme-alabek izan ohi duten jakinminari erantzuten ikasteko ordu eta erdiko hitzaldia izango dute. Ane Sanz de Galdeano irakasle eta sexologoa arduratuko da saioaren gidaritzaz.
Zaldibiako Lardizabal eskola, artxiboko irudian.Hitza Seme-alabek izan ohi duten jakinminari erantzun bat ematen ikasteko familiei zuzendutako hitzaldia antolatu dute Ausa-Gaztelu Guraso Elkarteak eta Lardizabal eskolak elkarlanean. Gaur arratsalderako egin dute hitzordua, 16:30ean, Lardizabalen, eta Ane Sanz de Galdeano Legarda irakasle zein sexologoa arduratuko da saioaren gidaritzaz. Ordu eta erdiko saioa izango da. Aurrez izena eman dutenentzat, gainera, zaintza eta itzulpen zerbitzua eskainiko da.













