Palestinar herriari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea
Gaur 19:00etan izango da elkarretaratzea, Beasain Palestinarekin Herri Ekimenak deituta.
Palestinako bandera.Ariane Vierbücher Beasain Palestinarekin Herri Ekimenak asteleheneroko elkarretaratzeekin jarraitzen du, “inoiz baino garrantzitsuago eta beharrezkoagoak” direla azpimarratuz. Zubimusu plazan elkartuko dira gaur ere, 19:00etan, eta aurretik, 18:30ean, hausnarketa egiteko eta hurrengo elkarretaratzeak nola elikatu erabakitzeko bilera egiten dute udaletxean. Bilera horiek irekita daude herritar guztientzat.













