Sute bat izan da Oriamendi kaleko etxebizitza batean
Berehala bertaratu dira suhiltzaileak eta sua zabaldu aurretik lortu dute itzaltzea.
Suhiltzaileak garabiaz lagunduta, sutea izan den etxebizitzan sartzen.Laida Goiburu Gaur eguerdian, 12:45 aldera, sute bat piztu da Beasaingo Oriamendi kaleko 32. zenbakiko etxebizitza batean. Ezbeharraren momentuan, etxean ez zegoen inor. Bizilagunek eman dute abisua ke usaina nabaritu dutelako, eta berehala bertaratu dira suhiltzaileak, ertzaintza eta udaltzaingoak.
Suhiltzaileak kamioko besoa erabilita igo dira eta leihotik sartu dira etxebizitzara, eta sua gehiago zabaldu aurretik lortu dute itzaltzea. Etxeko sukaldean gertatu da ezbeharra eta ez da kalte material handirik izan.













