Wikiemakumeok dokumentala Beasainen
Asteazkenean izango da proiekzioa emakumeen lanari ikusgarritasuna emateko helburuarekin.
Etzi asteazkena, 18:30an, Beasaingo Igartzako Jauregian proiektatuko da Wikiemakumeok: DOnKumental KORALboratiboa izeneko dokumentala. Emakumeen lana eta ahotsa ikusgarri egiteko helburua duen ikus-entzunezkoa da, eta Euskal Herriko hainbat herritan Wikipediako editore gisa aritzen diren emakumeen esperientziak biltzen ditu.
Dokumentalak Wikiemakumeok taldearen genealogia berreskuratzen du, azaltzeko nondik datorren ekimena eta nola aritzen diren astez aste emakumeen eta gizonen biografien arteko oreka bilatzen. Helburua argia da: mundu digitalean berdintasun handiagoa lortzea.
Wikiemakumeok dokumentala Mentxu Remilo Araujo, Marta Macho Stadler, Make Irigoyen Perurena, Marisa Barrena Larruzea eta Nerea Uriarte Goitia dira zuzendaritza eta gidaoiaren arduradunak. Josi Sierra Orrantiak egin du muntaketa eta ekoizpena, eta Zortzigarren Lurraldea arduratu da banaketaz. 50 minutuko iraupena du eta Zinebi65 jaialdian ere aurkeztu da.
Proiekzioaren ondoren, Marisa Barrena wikipediako editorea eta Josi Sierra dokumentalaren ekoizlea izango dira mahai inguruan, filmaren sorreraz eta Wikiemakumeok taldearen lanaren garrantziaz hitz egiteko.
Ekitaldia Beasainpediak eta Aittu! Euskara Elkarteak antolatu dute, Beasaingo Udalaren laguntzarekin. Sarrera doakoa da.













