175.000 euro banatu ditu ONCEren zozketak Beasainen
Bost kupoi saritu saldu dira Erauskin plazako ondoko kioskoan. 35.000 euro da kupoi bakoitzaren saria.
Francisco Gabarri saria banatu duen ONCEren saltzailea.Ariane Vierbücher Zortea Beasainera itzuli da gaur. ONCEren astelehen gaueko kupoi-zozketak 175.000 euro utzi ditu herrian, bost kupoi saritu izan baitira, bakoitza 35.000 eurokoa. Irabazle guztiek Erauskin plazako 2. zenbakian dagoen kioskoan erosi zituzten kupoiak.
Sariak banatu dituen Francisco Gabarri saltzailea, urretxuarra da eta bi urte pasatxo daramatza ONCEren kioskoan lanean. Pozarren azaldu da: “Nire ibilbidean banatu dudan saririk handiena da. Gaur goizean jakin dut eta jende askok zoriondu nau. Gainera, sarituak nire ohiko bezeroak dira, eta horrek poz berezia ematen dit” kontatu dio Goierriko Hitzari.
Kioskoaren inguruan goizean zehar izan den giroak argi utzi du sariaren oihartzuna. Irribarreak eta zoriona nagusi izan dira, eta salmentetan ere nabaritu da.













