
Andifer taldean kide duen Joe Roberts ordezkatuko du, horren lesioaren ondorioz. Portugalen du lehen hitzordua asteburu honetan, eta hurrengoan Valentzian.

'Azaroa Zientziaroa' zikloaren barruan, erakusketa bat, lau hitzaldi eta matematika argazki lehiaketa antolatu ditu Lemniskata Zientzia Sare Herrikoiak, zientzia, esperientzia eta jakin-mina uztartuz.

Aurten, lehenengoz, Movemberrek mankomunitate mailan lan egin du eta lau herrietan ekintzak izango dira, Movember mugimendua Goierri garaian ezagutzera emateko.

Bost kupoi saritu saldu dira Erauskin plazako ondoko kioskoan. 35.000 euro da kupoi bakoitzaren saria.

Murua gainditu finalerdietan, Tolosako Beotibarren. Larunbatean du finala Irungo Uranzu pilotalekuan, Amianoren aurka. Ataundik autobusa antolatu dute.

Legazpiko Gaztetxean aurkeztu zuten borroka taldea joan den astean, eta larunbat honetan lehen entrenamendu saio irekiak egingo dituzte.

Euskal Enpresaren Gaua 2024 ekitaldia egin zuten atzo, Bilbon, Guggenheimen. Gizarte eta Euskal Enpresa Fundazioak antolatuta 34. aldia izan zuen ekitaldiak. Lau sari banatu zituzten guztira, eta Idiazabalgo Ampok Kooperatibak Made in Euskadi saria jaso zuen.

Birziklapenaren kalitatea hobetzeko eta edukiontzien erabilera egokia sustatzeko kanpaina abiatu dute. Herritarren artean ingurumenarekiko jarrera sendotzea bilatzen da.

Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregi zuzendariak ere Legorretan izango dira larunbatean, 18:30ean. Sarrerak gaurtik daude salgai.

Herriko hiru ikastetxetako ikasleekin garatuko da. Euskararen presentzia bermatuko da digitalizazioan.

Mirandaola zen asmatu beharreko hitza. Herriko ostalaritzan edo merkataritzan gastatzeko 50 euro jaso ditu.

Atzegi elkarteko Ion Tapiz eta Legazpiko San Silbestre lasterketaren antolatzaileek jorratuko dituzte bi gaiak Kultur Etxean.

Arriurdin auzo elkarteak antolatuta, Xanti Ugarte espeleologoaren dokumentala proiektatuko dute Saloian, 19:00etan.

Aratz Igartzabal bertsolari gabiriarrak XIX. mendeko bertsoak kantatuko ditu. Sarrera doakoa da, baina parte hartzeko izena eman behar da aurretik.

Diagnostiko bat egingo du lehenik, gero zarata murrizteko eta kontrolatzeko neurri eraginkorrak hartu ahal izateko.

Gazteen artean areagotu diren erronka psiko-emozionalei erantzuteko Zentzuzko Erabilera eta Osasuna Saretzen ZEOS egitasmo berritzailearen baitan kokatzen da. Parte hartzeko Udaleko Hezkuntza Zerbitzuarekin harremanetan jarri daiteke, Kultur Etxean.

DANAren harira bizi izan zutenaz, kudeaketa politikoaz eta ondorengo mobilizazio sozialaz hausnartuko dute.

Ordiziako Lutxi Iraziguneko azaroko eta abenduko gai monografikoa, etxebizitza da.

Hobetu beharrekoak zein ondo egindakoak aztertu, gai orokorrak landu eta datorren urteko festa egunak zehaztuko dira.