'Memoria del fang’ liburua aurkeztuko dute bihar Zaldibian
DANAren harira bizi izan zutenaz, kudeaketa politikoaz eta ondorengo mobilizazio sozialaz hausnartuko dute.
Danak kaltetutako Chivas herria, Valentziar herrialdean.Diario As Pau Alabajos Herrialde Katalanetako Torrent herriko (DANAk eragindako herria) kantautore eta idazleak tragedia bizi izan zuten pertsona politizatuei egindako elkarrizketak biltzen dituen Memoria del fang liburua aurkeztuko du bihar, 19:00etan, herri aretoan. Bizi izan zutenaz, kudeaketa politikoaz eta ondorengo mobilizazio sozialaz hausnartuko du. Laguntzera joandako pertsonek ere parte hartuko dute. Idazleak berak gidatuko du aurkezpena.













