Zaldibiako jaietako balorazio bilera egingo dute gaur
Hobetu beharrekoak zein ondo egindakoak aztertu, gai orokorrak landu eta datorren urteko festa egunak zehaztuko dira.
Zaldibiako jaietan dantzan, plazan. /Iñaki Gurrutxaga Ohi bezala, Zaldibiako jaietako balorazio bilera irekia egingo dute gaur udaletxeko areto nagusian, 18:00etan. Herritar zein talde-eragile guztiak daude deituta eta hobetu beharrekoak zein ondo egindakoak aztertu, gai orokorrak landu (partaidetza, berdintasuna, aurrekontua, antolaketa, lan banaketa, azpiegiturak…) eta datorren urteko festa egunak zehaztuko dira, modu dinamiko batean. Bertaratu ezin duenak ere izango du iritzia ematerik, webgunean jarritako galdetegia beteta. Kultur etxera ere bideratu daitezke iritziak.













