Altzagako errepidea itxita egongo da bihar
Zorua modu jasangarrian birgaitzeko lanak direla eta, trafikoa erabat moztuko dute bihar, azaroak 6a, 09:00etatik 13:30era eta 14:30etik 18:30era bitartean.
Altzagan egindako lanak. Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, Altzagarekin lotzen duen GI-3871 errepidean zorua modu jasangarrian birgaitzeko lanak direla eta, bihar, azaroak 6a, 09:00etatik 13:30era eta 14:30etik 18:30era trafikoa erabat moztuko dute.
Egin beharreko lanen artean ondorengoak daude: ur-pasabide bat berritzea eta areka berriak egitea sartzen da, Etxeberriazpikoa baserriaren parean, 2+890 KPan, Altzagako hirigunetik 800 metrora.
Aldundiak nabarmendu duenez, “bizilagunen eta obren arteko bizikidetza errazteko, trafikoa ordutegien arabera mozteko aukera planteatu da, bizilagunei goizeko lehen orduan, eguerdian eta iluntzean sartzeko eta irteteko aukera emanez”.













