Apaiz etxeaz eta kultur etxeko erabileraz bilera
Legorretako Apaiz etxeko eta kultur etxeko erabileren inguruko proposamenak aurkeztuko ditu gaur udalak, Herri Antzokian, 18:00etan.
Apaiz etxea eta kultur etxeko erabileren inguruko proposamenak aurkeztuko ditu gaur udalak, Herri Antzokian 18:00etan. Lehen saioan herritarrek partekatu zituzten behar, nahi eta ideiak oinarri hartuta, udal eraikinetako espazio ezberdinetarako proposamen zehatzak landu dira. Gaur, proposamen horiek aurkeztu eta herritarrekin baloratuko dira.













