Errigora kanpainaren aurkezpena gaur, Lekanazpin
Saskietan joango diren hainbat produktu dastatzeko aukera ere izango da. Legazpin, Kopilain dendan eskatu daitezke saskiak, baita internetez ere.
Lekanazpik antolatuta, Nafarroan euskara babesteko helburua duen Errigora kanpaina berria aurkeztuko dute gaur elkartean bertan, 19:00etan. Ondoren, kanpaina horren tresna nagusia diren saskietan sartzen diren hainbat nafar produktu dastatzeko aukera izango da.
Legazpin, Kopilain dendan egin daitezke saskien eskaeran, eta bestela, errigora.eus webgunean. Azaroaren 13a da azken eguna.
Saskiak jasotzeko, berriz, bi aukera izango dira herrian: Lekanazpi elkartea eta Haztegi ikastola. Eskaera egitean adierazi egin beharko da zein lekutan jaso nahi den saskia.













