Itsasoko jubilatuen eguna, igandean
Bazkarian parte hartzeko bihar arte eman daiteke izena.
Itsasoko jubilatuen eguneko taldeko argazkia, artxiboko irudi batean. Itsasoko Udala Datorren igandean, hilak 9, jubilatuen eguna ospatuko dute Itsason. Alegiko elizan ospatuko den mezarekin (13:00) emango diote hasiera egunari eta amaitutakoan taldeko argazkia aterako dute (13:45). Itsasoko Ostatuan egingo dute bazkaria (14:30) eta parte hartu nahi duenak, bihar arteko epea du apuntatzeko.
Bazkaria erreserbatzeko Itsasoko udaletxean eman behar da izena, 943 47 77 90 telefonora deituz, 628 437 422 zenbakira whatsapp bat bidalita edo udala@itsaso.eus helbidera mezu bat idatzita.
Jubilatuentzako bazkariaren prezioa 21,5 euro izango da; gainontzekoentzat 43 euro. Jatetxean bertan ordaindu beharko da. Ospakizuna amaituta, datozen egunetan ateratako talde argazkia banatuko da oroigarri gisa parte hartu dutenen artean.













