Jose Ramon Soroiz, Forque sarietarako izendatua
'Maspalomas' filman egindako lanagatik gizonezko aktorerik onenen saria irabazteko hautagaietako bat da Alberto San Juan, Alvaro Cervantes eta Mario Casasekin batera.
Jose Ramon Soroiz, Donostiako Zinemaldiko Zilarrezko Maskorra jasotzen. Abenduaren 13an Madrilen banatuko dituzten zinema arloko Forque Sarietan gizonezko aktorerik onenaren saria eskuratzeko lau hautagaietako bat da Jose Ramon Soroiz legorretarra, ‘Maspalomas’ filman egindako lanagatik.
Gainerako hiru aktore hautagaiak ondorengoak dira: Alberto San Joan (La Cena), Alvaro Cervantes (Sorda) eta Mario Casas (Muy lejos).
Donostiako Zinemaldian zilarrezko Maskorra eskuratu zuen legorretarrak.
Larunbatean Legorretan
Larunbatean, hain maite duen Legorreta jaioterrian izango da Soroiz ‘Maspalomas’ filma aurkezten, Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregi zuzendariekin batera. 18:30ean da Herri Antzokian. Sarrerak erosi behar dira 3 euroan, goizez udaletxean eta arratsaldez, liburutegian.













