Mikel Saez de Urabain gaur, Pako Etxeberria bihar
Ordiziako 60. Mendi Astearen barruan, azken bi hitzaldiak izango dira, 19:00etan: Mikel Saez de Urabain ordiziarrak Barrenan eta Pako Etxeberria beasaindarrak Herri Antzokian.
Pako Etxeberria beasaindarra.Mikel Albisu. Ordiziako Mendizaleak elkarteak antolatutako 60. Mendi Astearen barruan, Mikel Saez de Urabain mendizale ordiziarraren Jirishanka 6.125 m. Peru. Ekialdeko Hormaren igoera lana ikusteko aukera izango da gaur, 19:00etan, Barrena kultur etxean. Bihar, berriz, 19:00etan Herri Antzokian, Pako Etxeberria mediku forentse beasaindarrak emango dio amaiera mendi asteari, Hileta erritoak Aralarko kobazuloetan gaia ardatz hartuta.













