Basurde uxaldia egingo dute Urbia inguruan igandean
San Adriango kobazuloa eta Laskaolatza bitartean izango da, zehazkiago.
Gipuzkoako eta Arabako Partzuergoak jakinarazi duenez, etzi igandea, azaroak 9, basurde uxaldia egingo dute Urbian, eguraldiak laguntzen badu. Uxaldia San Adriango kobazuloa eta Laskaolatza bitartean izango da, zehazki.













