Bikuña kalea itxita egongo da trafikoarentzat astelehenetik aurrera
Hobekuntza lanak egingo dituzte Arraizene etxearen parean eta bi astez iraungo dute.
Idiazabalgo plaza artxiboko argazki batean.Josune Zarandona Astelehenetik aurrera, Arraizene etxearen parean egitekoak diren lanak direla eta, Bikuña kalerako sarrera-irteera itxita egongo da trafikoarentzat plaza paretik. Sarrerak eta irteerak Errekarte etxearen ondotik egin beharko dira. Idiazabalgo Udaletik jakinarazi dutenez, lanek bi asteko iraupena izatea aurreikusten da.













