Leihotikan eta Ezpalak taldeak Zaldibian
ZEK Zaldibiako Ekintza Kulturala taldeak antolatutako kontzertua da.
Joan den igandean Punpairez late night ikuskizuna antolatu ondoren, gaurko bi talderen kontzertua antolatu du ZEK Zaldibiako Ekintza Kulturala taldeak.
Herri Antzokiko ateak 22:00etan zabalduko dituzte, eta jotzen lehenak Leihotikan iruindarrak izango dira (22:30) eta ondoren Ezpalak zestoarrak (00:00).
Sarrerak aurrez 12 euro balio du, eta antzokian bertan 15 euro.














