Ordizia-Zaldibia bidegorria egiteko "pauso berri eta esanguratsua"
Ordizia eta Zaldibia arteko bidegorriaren eraikuntza proiektuaren ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua egiteko dokumentazioa kontsulta fasean sartu da.
Ordizia-Zaldibia bidegorriaren plano bat.Hitza Ordizia eta Zaldibia lotuko dituen bidegorri eta oinezko bidearen gauzatzean “pauso berri bat” eman dela jakinarazi du Zaldibiako Udalak. “Gipuzkoako Foru Aldundiak amaitu du proiektuaren idazketa fasea eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua egiteko dokumentazioa ere aurkeztu du dagokion erakundean”, nabarmendu du.
Ingurumen eraginari dagokion dokumentu hau kontsultagai dago , eta ingurumen eraginaren gaineko ekarpenak egiteko aukera ere badago. Bertan ingurumen txostenaz gain, proiektua bera eta planoak ere kontsulta daitezke.
Hilabeteko epea dago dokumentuari ekarpenak egiteko. Tramitazio hori ezinbesteko pausoa da proiektua gauzatzeko bidean. “Badirudi zaldibiarrok aspalditik eskatzen dugun azpiegitura hau geroz eta gertuago dugula”, poztu da Zaldibiako Udala.
Dokumentazioa













