Ampo Ordizia, ezinean
20 eta 36 galdu du Altamiran Recoletas Burgos taldearen aurka.
Ampo Ordiziaren eta La Vilaren arteko partida Altamiran, irailean. Lide Egizala Ampo Ordizia ezinean dabil garaipenaren atzetik. 20 eta 36 galdu du Altamiran Recoletas Burgos taldearen aurka. Irabazten hasi dira goierritarrak, 7 eta 0, eta atsedenaldira 13 eta 0 aldeko markagailuarekin joan dira. Bigarren zatian, baina, hiru entsegurekin aurretik jartzea lortu du Burgosek, eta Ordiziak beste bat egin duen arren, ezin izan dio aurrea hartu. 20 eta 36 bukatu da. Ligako denboraldiko lehen partida irabazi zuen, eta harrezkero ez du beste garaipenik eskuratu Ampo Ordiziak. Zazpigarren jardunaldian, Silicius Alcobendas izango dute aurkari.













