Patxi Oiarbide harategia, hirugarren Euskal Herriko txorizo egosi lehiaketan
Azpeitian jokatu da txapelketa, larunbatean. Lehen hiru sailkatuak Gipuzkoakoak dira.
Saridunak sariak jasotzen. Zegamako Udala Zegamako Patxi Oiarbide harategiak hirugarren saria irabazi du Euskal Herriko XI. Txorizo Egosi Txapelketan. Atzo larunbata jokatu zen, Azpeitiko Ardo Dastaketaren Egunaren barruan. Lehenengo hiru sailkatuak Gipuzkoakoak izan dira: lehen saria lortu du Orioko Kepa Loidi harategiak, bigarrena Donostiako Okela harategiak, eta hirugarrena Zegamakoak.













