Gabonetarako menua prestatzeko aukera, Iratzarriren eskutik
Legazpiko Unai Perez Yanci sukaldariak gidatuko ditu. Azaroaren 24an, 25ean eta 26an izango dira, eta izena emateko aukera dago dagoeneko.
Raul Gonzalo sukaldaria, 2023ko ikastaroan.Tere Madinabeitia Iratzarri emakume elkarteak eta Unai Perez Yanci sukaldari legazpiarrak Gabonetarako menu baterako proposamena egin dute, eta hiru saiotan erakutsiko dute nola prestatu. Saioak hilaren 24an, 25ean eta 26an izango dira, 16:00etatik 19:00etara, Iratzarriren lokalean.
Izena emateko eguna asteazkena da, eta lokalean egin beharko da, 16:30etik 18:00etara eman daiteke. Bestela, iratzarri.legazpi@gmail.com helbidera mezu bat ere bidali daiteke.
Ez da lehen aldia Iratzarrik Gabonei begira horrelako sukaldaritza saioak antolatzen dituena. 2021ean Baladi Goiburu sukaldari legazpiarrak eman zituen, eta oso arrakastatsuak izan ziren. 2024an, berriz, Raul Gonzalo izan zen sukaldari-irakaslea. Isa Diazekin eta Itxaso Olabiderekin ere egin dituzte ikastaro gehiago, azken honekin ogia eta pastak egiten ikasteko. Oraingoan Legazpiko beste sukaldari bat izango da irakaslea, Unai Perez Yanci.













