Mattin Iñiguezekin, Alpeetan korrika eta hegan
Legazpin eskainiko du bihar asteartea uztailean egindako proban grabatutako lana. Kultur Etxean izango da emanaldia, 19:00etan.
Mattin Iñiguez Ormazabal zegamarrak Red Bull X- Alps 2025. Alpeak alderik alde oinez eta hegan izeneko ikus-entzunezkoa eskainiko du bihar asteartea, 19:00etan Kultur Etxeko areto nagusian. Mendiko lasterketak eta parapentea uztartzen dituen abentura gogorrean bizitako esperientzia kontatuko du lan horretan.
Iñiguezek ez zuen lortu kirol proba amaitzea, baina Alpeetan zehar 11 egun korrika eta hegan egin zituen, 1.200 kilometro hegan eta beste 300dik gora korrika.













