The Mercury Riots musika talde estatubatuarra, astearte iluntzean Karibe Zaharren
Los Angeleseko musikariak kontzertu bira ari dira egiten Europan, eta geldialdia egingo dute Legazpin. Emanaldia doan izango da, 19:30ean.
The Mercury Riots talde estatubatuarrak kontzertua egingo du bihar asteartea, Legazpiko Karibe Zaharra tabernan, 19:30ean. Los Angeleseko musikariak kontzertu bira ari dira egiten Europan zehar, eta Euskal Herritik igarota, geldialdia egingo dute Legazpin. Sarrera doan izango da.
Laukote honek 2024an argitaratutako In Solstice diskoa aurkeztuko dute. Garai askotako rock talde ezagunenen eragina antzematen da lan horretan, eta biharko kontzertuan kutsu klasikoko hard rock-a entzuteko aukera izango du publikoak.













