Txindokiko nesken taldea, bigarren Euskadiko txapelketan
16 urtez azpiko kluben arteko Euskadiko txapelketan bigarren postua lortu dute Txindoki Atletismo taldeko neskek.
Txindoki atletismo taldeko 16 urtez azpiko nesken taldea. 16 urtez azpiko kluben arteko Euskadiko txapelketan bigarren postua lortu dute Txindoki Atletismo taldeko neskek. Txindokiko taldea ondorengo atletek osatu zuten: Mah Diarra (diskoa), Leire Urteaga (luzera), Ane Alustiza (pertika), Nerea Iparragirre (100m hesiak), Maren Etxeberria (300 m), Maren Barreros (100 m), Evangelina Bacale (pisua), Aiora Urteaga (600 m), Itoitz Odriozola (1000 m) eta Maren Barreros, Maren Etxeberria, Ane Alustiza, June Gorostiza (4×100 m).













