Alba Garmendiak 'Etxeko leihoak unibertsora' liburua aurkeztuko du Beasainen
Utopiak pentsatzeko marko berri baten aldeko saiakera aurkeztuko du asteazkenean, Arrano elkartean.
Alba Garmendia. Iratzar Alba Garmendia Ikaztegietako filosofoak bere azken lana aurkeztuko du asteazkenean, 18:30ean, Beasaingo Arrano elkartean. Txalaparta argitaletxeak eta Iratzar fundazioak elkarrekin sustatutako Iparrorratza bildumaren 11. alea da liburua: Etxeko leihoak unibertsora. Utopiak pentsatzeko marko bat.
Garmendiak utopiaren eta politikaren arteko harremana du ikergai, eta saiakera honek “utopiaren ikuspegi unibertsal eta perfektuaren aurrean, komunitatean, kontraesanetan eta mugan oinarritutako utopia” proposatzen du. Egilearen hitzetan, gaur egun utopia berriak behar ditugu, distopien garai honetan alternatibak imajinatzeko gaitasuna berreskuratzeko”.
Ikaztegietako sortzaile eta pentsalariak filosofia politikoaren arloan doktoregoa du, eta azken urteetan utopia eta gizartearen etorkizunaren inguruan jardun du lanean. Gainera, Ikaztegietako alkatea da 2023az geroztik, eta bertako kultur eta gizarte eragileekin elkarlanean dihardu.
Arrano Kulturak antolatu du ekitaldia eta herritar guztiak gonbidatuta daude.












