Bi goierritar Iruñean egingo den Natur Zientzien VI. topaketan
Maixa Otegi lazkaotarrak eta Iker Agirrezabal segurarrak parte hartuko dute azaroaren 15ean eta 16ean gauzatuko diren topaketa horietan.
Euskaranaturak eta Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) antolatuta, Natur Zientzien VI. topaketa egingo dute asteburuan, —azaroaren 15ean eta 16an— Iruñean. Topaketan parte hartuko duten hizlarien artean bi goierritar izango dira: Maixa Otegi lazkaotarrak eta Iker Agirrezabal segurarrak.
Topaketa hauetan, «natur zientziak gizartearen aldaketetara ongi egokitzen ari diren edo ez» aztertuko dute, besteak beste. Horretarako hizpide izango dituzte adimen artifiziala, trantsizio energetikoa edo omikak bezalako gaiak.
Otegik hezkuntza arloko mahai inguruan hartuko du parte eta lanbide heziketako ikasleen ikuspuntua ordezkatuko du. Agirrezabal, aldiz, hidrogenoa sortzea helburu duen proiektu baten inguruan arituko da.













