Memoriaren egunagatik ekitaldia egin dute Beasainen
Barandiaran plazan elkartu dira udal ordezkariak.
Memoriaren eguneko ekitaldia. Memoriaren eguna izan zen atzo eta ekitaldi xume bat egin zuten Beasainen, arratsaldeko 18:00etan, Barandiaran plazan. Bertan, Ekaitz Goikoetxea bertsolari beasaindarrak jarri zion musika ekitaldiari, biktima guztien aitortzaren inguruan botatako bertsoekin. Ondoren, minutuko isilunea egin zuten eta jarraian, lore-eskaintza. Gernikako Arbolaren kimua den haritzean jarri zituzten loreak. Bertan elkartu ziren alkatea eta zinegotziak ekitaldirako.

Udaleko zinegotziak lore eskaintza egiten.












