Ostiralean zabalduko dute Idiazabalgo 45. Herri Krosean izena emateko epea
2026ko urtarrilaren 25ean jokatuko da, San Blas jaien aurreko igandean.
Idiazabalgo 44. Herri Kroseko hainbat partaide, aurtengo urtarrilean. Lide Egizala Datorren ostiralean, azaroak 14, zabalduko dute Idiazabalgo 45. Herri Krosean izena emateko epea, 12:00etan. Lasterketa, ohi bezala, urtarrileko azken igandean jokatuko da –urtarrilaren 25a–, San Blas jaien iragarle modura. Kronoak.eus webgunearen bidez apuntatu behar da. Antolatzaileek sare sozialen bidez iragarri dute berrikuntzaren bat izango dela.
Urtarrilaren 9ra arte 10 euro balio du izen-emateak, eta urtarrilaren 10etik aurrera 15 euro.
Heldu eta beteranoen lasterketak ez ezik, benjaminen, alebinen, infantilen eta kadeteen probak ere jokatuko dira.














