Biziolak kudeaketa eta jarraipen ekonomikorako langile berria behar du
Hautagaitzak aurkezteko epea larunbatean amaituko da, azaroaren 15ean.
Biziolako eraikina kanpotik, artxiboko irudian. Ariane Vierbücher Biziola Kooperatibak kudeaketa eta jarraipen ekonomikorako langile berria behar du. Urtebeteko probaldia eskaintzen du, kooperatibako langile bazkide izateko aukerarekin, hasi eta sei hilabetera ibilbidearen balorazioa eginda. Jardunaldi osoko lanean, egunean zazpi orduko lanaldia eskaintzen du, 2137,56 euroko soldata gordinarekin (12 paga).
Ondorengo zereginak egin beharko dira, besteak beste: Biziolaren eguneroko jarduerari lotutako kudeaketa ekonomikoa, hala nola fakturen ordainketa, altxortegiaren kudeaketa, BEZa, urteko itxierak eta nominen ordainketa; diru laguntzen kudeaketa administratiboa egitea (aurrekontuak eta zuriketa ekonomikoak); jarraipen ekonomiko egokia egitea, eta proiektuaren kudeaketa ekonomiko eraginkorra bermatzeko proposamenak egitea.
Hautagaitzak aurkezteko epea, azaroaren 15ean, larunbatean, amaituko da, baina izena eman nahi dutenek, zenbait baldintza bete beharko dituzte: aipatutako zereginei erantzuteko gaitasuna izatea, talde lanean aritzeko jarrera, berrikuntzarako eta etengabeko ikaskuntzarako motibazioa, proiektuaren beharretara egokitzeko malgutasuna eta abenduaren 1etik aurrera lanean hasteko prestutasuna.













