
Bederatzi ebakuntza gela eta minaren unitatea izango ditu, besteak beste. Eraikin berriaren aurrekontua 75 milioi eurokoa da.

Jose Antonio Elosegik zabaldu egin du fruta eskaintza, eta bruselaza gehiago iritsi dira feriara.

Izan Inurri elkartearen eskutik, Aissa Intxausti, Maddi Aiestaran, Oihana Arana eta Sarai Robles arituko dira bertsotan. Sarreren erreserba aurrez egin behar da.

Beasainen dago alokairu preziorik handiena: 677,8 euro. Gipuzkoako, Arabako eta Bizkaiko batez bestekoa 779,1 eurokoa da. 176.730 eurokoa izan da salerosketaren batez bestekoa.

Aurten ez da herriko abereen erakusketa eta sariketarik egingo. Aizkorri-Aratz Natur Parkeko gazta lehiaketa ohi bezala egingo da. Bihar, Iñiguezen ikus-entzunezkoak irekiko du egitaraua.

Ordiziako EAJko udal taldeak "berriro" eskatu dio EH Bilduko gobernu taldeari Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) berraztertzeko.

Villamizar doktoreak minbiziaren prebentzioaz hitz egingo du. Udaletxeko batzar areto nagusian izango da hitzordua, 19:00etan.

2001eko urriaren 25ean Ataungo San Gregorio auzoan jaioa, Ataungo herriari bigarren txapela eman dio Beñat Senar Apalategik. Iraitz Zubizarretak irabazi zuen aurrenekoa. Herriko pilota eskolan jokatzen hasi zen Senar, eta ondoren, LAPKEko harrobian hazi. 2023ko azaroaren 26an egin zuen profesionaletako debuta.

Astauzel elkartean bazkalduz borobilduko dute eguna.

Iratzar Fundazioko Andoni Olariaga izan da hizlaria.

Zerbitzua mantentzeko kontratu berriaren lizitazioa jarri du martxan udalak, eta hurrengo urtean irisgarritasuna hobetzeko lanak hasiko ditu.

'Zazpi. Kontakizun bat tontorrez tontor' izeneko emanaldia proiektatuko du Gizarte Etxean.

Bertsio originalean emango dute, euskaraz azpititulatuta.

Hautagaitzak aurkezteko epea larunbatean amaituko da, azaroaren 15ean.

Jarduera librea eta doakoa izango da, 50 lagunentzako lekuarekin, pertsona guztiek teleskopioaren bidez eroso begiratzeko aukera izan dezaten. Izena emateko epea itxi baino lehen bete dira plaza guztiak.