Mikel Lizarralderen ikus-entzunezkoa Ormaiztegiko Mendi eta Abentura Astean
'Zazpi. Kontakizun bat tontorrez tontor' izeneko emanaldia proiektatuko du Gizarte Etxean.
Mikel Lizarralde eibartarrak zuzendutako 'Zazpi' filma. Ormaiztegiko 32. Mendi eta Abentura Astearen barruko bigarren ikus-entzunezkoa Mikel Lizarralderena izango da. Gaur, 19:00etan, Zazpi. Kontakizun bat tontorrez tontor emanaldia egingo du Gizarte Etxean.













