'Saint Frances' filma ikusgai Arerian
Bertsio originalean emango dute, euskaraz azpititulatuta.
Lazkaoko Gerriko kultur elkarteak eta Maizpide Euskaltegiak udalaren laguntzarekin antolatzen duten zinema zikloaren bigarren filma izango da ikusgai gaur Arerian, 18:30ean: Saint Frances.
AEB Amerikako Estatu Batuetako ekoitzitako filma da, eta jatorrizko hizkuntza ingelesa da.
Zikloko hurrengo bi filmak azaroaren 19an (Flee) eta 26an (Deutsch Stunde) izango dira.













