'Tabuen kutxatik oholtzara', minbizia modu irekian bizitzeko ekitaldia
Izan Inurri elkartearen eskutik, Aissa Intxausti, Maddi Aiestaran, Oihana Arana eta Sarai Robles arituko dira bertsotan. Sarreren erreserba aurrez egin behar da.
'Tabuen kutxatik oholtzara' Mendi Urruzuno Izan Inurri minbiziaren aurkako elkarteak antolatutako Tabuen kutxatik oholtzara elkartasun proiektua Beasainera iritsiko da ostiral honetan. Minbizia modu batera edo bestera jasaten duten pertsonen esperientziak eta gizartea sentsibilizatzea helburu duen ekimen bat da honako hau.
Ostiralean, 19:00etan, Usurbe antzokian izango den ekitaldian, partaideek bularreko minbiziari lotutako estereotipoak gainditzeko euren esperientzia, ahotsa eta gorputza plazaratuko dituzte. Hitzordua modu emozional eta dibertigarrian izango da, batzuetan serio, beste batzuetan umorez, minbizitik biziminera pasatuz.
Ekitaldia, Aissa Intxausti, Maddi Aiestaran, Oihana Arana eta Sarai Robles arituko dira bertsotan, eta ikusleak gonbidatuko dituzte tabuak haustera eta minbiziaren inguruko elkarrizketa zabaltzera.
Parte hartzeko sarreren erreserba aurrez egin behar da, eta antolatzaileek dei egiten diete herritarrei eraldaketaren parte izatera eta minbiziaren inguruko ikuspegi berri bat ezagutzera.













