Argi Berri elkartean gaztaina erre eta talo jana egingo dute larunbatean
Ordiziako Buztuntza auzoko elkartean 19:00etan hasiko da irekia den festa.
Buztuntza auzoan dagoen Argi Berri elkartean San Martin egunaren inguruko urteroko ekitaldi bat egingo dute larunbatean: usadiozko gaztaina erre eta talo jana. Ekitaldi irekia izaten da eta ateak irekita dituzte nahi dutenek. Argi Berrikoen esanetan, «ate irekien jardunaldi bat bezala» izan daiteke. «Festa, taloak eta gaztainak ematen zaizkie bertaratzen direnei. Edaria ordaintzen du eta beste guztia dohainik da. Mantentzen den ohitura da. Betitik ezagutu dugu egun hau».
Larunbatean, 19:00etan hasiko da urtero egiten duten gaztaina eta talo festa.













