Jolas Molaz, euskal jostailu berrienak ezagutzeko saioak
Legazpiko Udaleko Euskara zerbitzuak antolatu ditu, haurrei eta familiei erakustekoa. Hurrengo asteko astelehenean eta asteartean izango dira, Kultur Etxean.
Beste urte batez, Jolas Molas saioak antolatu ditu Legazpiko Udaleko Euskara zerbitzuak, euskarazko jostailu berrienak eta erakargarrienak gurasoei eta haurrei aurkezteko. “Atera berri diren euskarazko jostailuak, erosi edo eskatu aurretik, nolakoak diren, nola jolasten den eta gustuko dugun edo ez jakitea da” erakusketa da saio praktiko hauen helburua.
Bi saio izango dira, azaroaren 17an eta 18an, 17:00etatik 19:00etara, Kultur Etxeko areto nagusian. Haur Hezkuntza 3, 4 eta 5 mailetako haur txikiei eta familiei zuzenduta daude.
Bi begirale izango dira bertan, eta parte hartzaileei jolasetan nola jolasten den azaldu eta haurrekin jolastuko dira.













