Ataungo hiru pilotari profesionalak Auzoetan lehian
Zubizarreta III.ak Mariezkurrena II.arekin osatuko du bikotea, eta Senarren eta Albisuren aurka lehiatuko dira. Jaialdia bihar da, 19:00etan hasita.
Hiru pilotari profesionalak batera partida berean lehen aldiz, iaz, Ataun KE-k antolatutako jaialdian, Auzoeta kiroldegian, iazko azaroaren 15ean. Ezker-eskuin: Jon Ander Albisu, Beñat Senar, epailea, Martxel Iztueta eta Iraitz Zubizarreta. Aimar Maiz Bihar iluntzerako plan ezin hobea dute ataundar pilotazaleek; goi mailako punta-puntako pilotarien elkargune bihurtuko da Auzoeta udal pilotalekua, Ataungo Pilota Elkarteak antolatu duen jaialdi berezian. Kanpoko pilotariez gain, etxekoak ere izango dira kantxan eta ataundarrek aukera ezin hobea izango dute etxeko pilotarien maila handiko partidak bertatik bertara ikusi eta gozatzeko.
BinaKako partiden aurretik, baina, lau t’erdiko nagusien (afizionatuen) partida jokatuko da, 19:00etan hasita. Zubizarreta eta Lizeaga arituko dira lehian, aurrez aurre. Behin amaitutakoan, binakakoen txanda izango da: Zubizarreta III.a eta Mariezkurrena II.a bikoteak Senar eta Albisu izango ditu aurkari, eta maila handiko profesionalen norgehiagoka izango da.
Sarrerak 20 euroan
Sarrerak aurrez lortu ezin izan dituenak ere izango du bertaratzerik. Izan ere, bihar bertan sarrerak salgai izango dira pilotalekuko leihatilan, baina 20 euroan. Udalak, beste zenbait eragile eta babesleren laguntzarekin batera antolatutako ekimena da, «herriko pilotariei babesa eman eta aitortza egiteko» helburuarekin antolatua.













