Hermosaren eta Mendizabalen matxinada
Tradizioa eta modernitatea batzen dituen 'Sustraien martxinada' proiektuko kantak joko dituzte Arerian.
Gorka Hermosa eta Garikoitz Mendizabal musikariak. Garikoitz Mendizabal txistulari eta Gorka Hermosa akordeoi-jotzaileak Sustraien Matxinada kontzertua egingo dute gaur Lazkaoko Areria aretoan, 19:00etan.
Tradizioak eta berritasunak bat egiten dute proiektu honetan: euskal kulturaren XXI. menderako ikuspegi berri bat proposatzen dute. Euskal Herriko eta iberiar penintsulako folklorea, jazzaren askatasuna eta musika klasikoa dituzte erreferentzia. Bi artistok erreboluzioa dakarte euren musika tresnekin, txistu eta akordeoiaren nazioarteko erreferentzia bihurtuz.













