Iparraldetik hegoaldera eta buelta, Bidasoa ibaian barrena
Jon Garmendiak eta Xabi Solanok 'Bidasoatik harago' ikuskizuna taularatuko dute Idiazabalgo Guraso elkartean.
Xabi Solano eta Jon Garmendia.Hitza Iparra eta Eduardoren oroimen astearen barruan, gaur, Guraso Elkartean, Bidasoatik harago emanaldia eskainiko dute Jon Garmendiak eta Xabi Solanok. 30 urte daramatzate elkarrekin sorkuntzan, Garmendia hitzak idazten eta Solano musika sortzen.
250 kantutik gorako bilduma osatu dute elkarrekin urte horietan, Etzakit, 4itzal edota Esne Beltza taldeetan. Azken emanaldi honetan, ipuin laburrak, poemak, trikitia, gitarra eta kantua uztartuko dituzte. «Hegoaldetik iparraldera eta iparraldetik hegoaldera Bidasoa ibaian barrena, hitzekin eta musikarekin jolasean» arituko direla iragartzen dute emanaldiaren aurkezpenean. 19:30ean hasiko da.
Sarrerak gaur 10:30etik 12:30era bitartean jarriko dituzte salgai udal aretoan, 10 euroan, eta emanaldiaren aurretik ere salgai egongo dira, Guraso Elkartean.













