Goierriko bost gaztagileren gaztak saritu dituzte World Cheese Awards lehiaketan
Bernan (Suitza) jokatu da lehiaketa. La Lezek, Baztarrikak, Garoak, J.Aranburuk eta Troskaetak jaso dituzte sariak.
La Lezeko Joxe Mari Jauregi eta Eli Gorrotxategi, Ordiziako lehiaketako sariekin, irailean.Iñaki Gurrutxaga Mundu mailako World Cheese Awards lehiaketan sariak lortu dituzte Goierriko bost gaztagilek. Idiazabal Jatorri Izendapeneko hamasei gaztandegik parte hartu dute, eta 22 domina eskuratu dituzte denen artean.
Bernan (Suitza) jokatu da joan den astean sariketa, azaroaren 13an. Mundu osoko gaztagileak, minoristak, erosleak eta komentarista gastronomikoak bildu zituen ekimenak.
Joxe Mari Jauregi lazkaotarraren eta Eli Gorrotxategi beasaindarraren La Leze gaztandegiak (Ilarduia, Araba) Super Urrea saria eta zilarrezko eta brontzezko domina bana jaso zituen. Gabiriako Baztarrika gaztandegiak, berriz, zilarrezko domina eskuratu zuen, eta Zeraingo Garoak, Idiazabalgo J.Aranburuk eta Ataungo Troskaetak brontzezko dominak lortu zituzten.













