Igartetxe, Martina Maiz eta Erauskin kaleetan asfaltatze lanak hasiko dira gaur
Jarduketak hiru egunetan banatuta egingo dira, eta auzoetako sarbide eta garajeetan eragin puntualak izango dituzte.
Esteban Lasa kaleko lanak, artxiboko irudian.Ariane Vierbücher Beasaingo Udalak jakinarazi du gaur hasiko direla asfaltatze lanak Igartetxe, Martina Maiz eta Erauskin kaleetan. Jarduketak hiru egunetan banatuta egingo dira, eta auzoetako sarbide eta garajeetan eragin puntualak izango dituzte.
Gaur, astelehena, Igartetxe kalea asfaltatuko dute (beheko mapan eremu laranja), eta eragina izango du Bista Alai bidean (10-19 zenbakiak) eta Igartetxe kaleko garajeetan.
Bihar, asteartea, Martina Maiz kalea hartuko dute lanek (beheko mapan eremu morea), eta mugikortasunean eragina izango du, Bista Alai bidean 82-7 zenbakiak) eta Erauskin kalerako jaitsieran.
Asteazkenean, berriz, Erauskin kalea asfaltatuko dute (beheko mapan eremu berdea), eta sarbide mugatua izango da ; hala ere, Urbialdeko garajeetara sartzeko aukera bermatuko da Martina Maizetik.
Udalak ohartarazi du lanen egutegia eguraldiaren araberakoa izango dela.














