Santa Zeziliako kontzertuak, ostegunean
Loinatz Udal Musika Eskolako ikasleek kontzertua eskainiko dute.
Loinatz Udal Musika Eskolako bandaren kontzertua Beasaingo jaietanLide Egizala Beasaingo Loinatz Udal Musika Eskolak Santa Zezilia, musikarien zaindaria, omenduko du, ostegunean. Arratsalderako egitaraua antolatu dute Zezilia deuna oroituz goiburupean. Jardunaldia 18:00etan hasiko da, plaza azpian egingo den Musikalean ekitaldiarekin, eta bertaratzen direnek, txokolate jana izango dute.
Ondoren, arratsaldeko hitzordu nagusia iritsiko da. 19:30ean Musika Eskolako ikasleek Santa Zeziliaren omenezko kontzertua eskainiko dute Igartzako jauregian. Loinatz Musika Eskolak herritarrak gonbidatu ditu festa musikala ospatzera eta ikasleen lanaren emaitza zuzenean entzutera.













