Verdugo eta Esnaola beasaindarrek irabazi dute Kimuren mus txapelketa
Telmo Esnal eta Manex Jauregi zizurkildarrei gailendu zaizkie finalean.
Beñat Verdugo eta Jon Esnaola irabazleak, larunbatean Idiazabalen. Kimu Iñaki Iparragirre Iparra eta Eduardo Irizar omentzeko ekintza sorta antolatu du aurten ere Idiazabalgo Kimu kultur elkarteak. Antolatutako hainbat ekintzaren artean, mus txapelketa izan zen larunbatean, Igarondo frontoian. Guztira 25 bikotek eman zuten izena eta antolatzaileen esanetan “giro onean” burutu zen txapelketa.
Beñat Verdugo eta Jon Esnaola beasaindarrak izan ziren irabazleak eta bigarren egin zuten Telmo Esnal eta Manex Jauregi Zizurkilgo bikoteak.













