Iker Zubeldia Meritu Kofrade izendatu du Sant Sadurniko Cavaren Kofradiak
Cavaren Kofradiako kapa berdea soinean, bertso bat eskaini die Zegamako alkateak kofradiakideei.
Iker Zubeldia, ostiralean Sant Sadurni D´Anoian egindako ekitaldian. Zegamako Udala Asteburu betea izan da hau Iker Zubeldia Zegamako alkatearentzat. Ostiralean, azaroak 14, —San Martin azokaren bezperan— Cavaren 6. Gala ospatu zuen Sant Sadurni D´Anoiako (Herrialde Katalanak) Cavaren Kofradiak. Gala hartan, Meritu Kofrade izendatu zuten Zubeldia, ospakizun instituzional batean. Cavaren Kofradiako kapa berdea soinean, bertso bat eskaini zien Zubeldiak kofradiakideei:
«Hala beharrez hartu nahi gendun,
zuen festa hontan parte-
Gaur Zegamatik etorri gera
zinegotzi eta alkate.
Gure herriek aspalditxotik
senidetzea dakarte
eta gaur berriz, kofradearen
kapa ipini didate,
ohore handiz eramango det
mundua mundu dan arte».














