Doinua musika eskolak ostegunean ospatuko du Santa Zezilia
Musikari gaztetxoek ohiko kalejira egingo dute herri erdigunean, eta Azokan amaituko dute ospakizuna, festa giroan.
Iazko Santa Zezilia kalejira.Doinua Musika Eskola Doinua Musika Eskolako musikariek ostegunean, hilak 20, ospatuko dute Santa Zezilia. Ohi bezala, kalejira egingo dute herri erdialdean,e ta festa batekin amaituko dute ospakizuna Azokan.
Musikariak 18:00etan aterako dira Agirre-Etxeberritik Azoka aldera. Santikutz kaletik farmaziaraino joango dira, Kale Nagusian gora egingo dute gero, eta Euskal Herria plaza zeharkatu ondoren, Azokara helduko dira 18:30 inguruan. Han, gorputz perkusioarekin emanaldi bat egingo dute.
Musika amaitu eta gero, txokolate beroa eskainiko diete gerturatzen diren pertsona guztiei.
Eguraldi txarra eginez gero, Azokan elkartuko dira musikariak 18:00etan.













