Aldundiak Lurraldebuseko zerbitzu bereziak jarriko ditu Ormaiztegiko jaietarako
Zerbitzu bereziak azaroaren 22an eta 29an izango dira erabilgarri.
San Andres jaien hasierako txupinazoa, iaz, Ormaiztegin.Angel Elorza Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak jakitera eman duenez, Lurraldebusen autobus zerbitzu bereziak jarriko ditu Ormaiztegiko San Andres jaietarako, azaroaren 22an eta 29an, larunbatak.
Azahara Domínguez diputatuak azaldu duenez, gau horietan irteera bat egongo da Ormaiztegitik 23:30ean, eta honako ibilbide hau egingo du: Beasain (23:35), Ordizia (23:45) eta Zaldibia (23:55).
Halaber, Zaldibiatik 23:55, 1:35 eta 3:15ean irtengo dira, honako ibilbide honekin: Ordizia (00:05, 1:45 eta 3:25), Beasain (00:15, 1:55, 3:35), Ormaiztegi (00:25, 2:05 eta 3:45), Lazkao (00:30, 2:15 eta 3:55) eta Ataun (00:35, 2:30 eta 4:10).
Azkenik, Ataundik irteerak 00:35, 02:30 eta 04:10ean izango dira, honako ibilbide honekin: Lazkao (00:50, 2:45 eta 4:25), Iurre (00:55, 2:55 eta 4:35), Ormaiztegi (1:00, 3:05 eta 4:45), Beasain (1:10, 3:15 eta 4:55), Ordizia (1:20, 3:25 eta 5:05) eta Zaldibia (1:30, 3:35 eta 5:15).
“Herritarrek eguneroko joan-etorrietan garraio publikoaren aldeko apustua egitea nahi dugu, baita aisialdiaz gozatzeko ere; izan ere, garraio jasangarria eta erosoa izateaz gain, seguruena ere bada. Horregatik, beste udalerri batzuekin egiten ari garen bezala, Lurraldebuseko zerbitzu bereziak jarriko ditugu martxan, hala nahi duten pertsona guztiek, autoa duten ala ez alde batera utzita, festa hauetaz gozatzeko aukera izan dezaten. Horrelako aisialdietan garraio publikoa indartzea erabilera sustatzeko modu bikaina da, eta, beraz, ohitura jasangarriagoak ezartzea herritarren artean, batez ere gazteen artean, baita itzulera segurua ziurtatzea ere”, adierazi du Azahara Dominguez diputatuak, eta azpimarratu du garrantzitsua dela “udalerri txikiek kalitatezko garraio publikoko zerbitzua izatea, desberdintasunak murriztea eta biztanleen bizi-kalitatea hobetzea ahalbidetzen baitu”.
Azahara Domínguezek zehaztu duenez, ordutegiak Lurraldebusen webgunean edo erabiltzaileari arreta emateko 900 300 340 telefonoan kontsultatu ahal izango dira.













