Segurako Udalak publiko egin du egutegiko lehiaketan aukeratutako 12 argazkien zerrenda
Guztira 21 parte hartzaile eta 53 argazki aurkeztu dira lehiaketara, baina lau epaileek aukeratutako 12 argazkik osatuko dute 2026ko egutegia.
Jon Irizar Azkarateren 'Harribitxiak' izeneko argazkia izan zen 2023ko argazki lehiaketako lan irabazlea.Jon Irizar. Segurako Udalak utzita Segurako Udalak, herriko denda eta zerbitzuen laguntzarekin, 2026ko pareta eta poltsikoko egutegiak kaleratzeko, 18. argazki lehiaketa antolatu du. Aurten proposatutako gaia: Segura, kultura herria izan da.
Guztira 21 parte hartzaile eta 53 argazki aurkeztu dira lehiaketara, baina lau epaileek aukeratutako 12 argazkik osatuko dute 2026ko egutegia. Ondorengoak dira aukeratuak:

Sari banaketa ekitaldia —2 sari egongo dira—, abenduaren 12an izango da, 19:00etan Botikaxaharren; 19. Euskal liburu, disko eta jostailu azokaren baitan. Abenduaren 15etik aurrera ondorengo saltokietan eskuragai egongo dira paretako egutegiak: Ondarre Zerbitzu Denda, Izaskun ile-apaindegia, Beheko okindegia, Loratuz fisioterapia zentroa, Laura fruta denda, Atseden taberna, Oreka fisioterapia zentroa, Maite Lasa Arbulu botika, Izkiña jatetxea-taberna, Imaz jatetxea-hotela-okindegia eta Elorripe herriko taberna.













