'Stop Zundaketak-AHTrik ez' mendi martxa, igandean Idiazabalen
Eguraldiaren eraginez, egitarau alternatiboa proposatu dute antolatzaileek, baina ekimena egingo dutela gogorarazi dute.
Mendi martxa iragartzeko pasa den astean Idiazabalen egindako aurkezpen ekitaldia.Laida Goiburu. Igande honetako eguraldi iragarpena aldekoa ez bada ere, Stop Zundaketak-AHTrik ez mendi martxa egin egingo dela iragarri dute antolatzaileekin eta “aldarrikapenarekin aurrera” egingo dutela baieztatu dute. Eguraldiaren eraginez, egitarau alternatibo bat proposatu dute.
9:30ean Idiazabalgo plazatik abiatuta, Olaberria bidean dagoen zundaketa puntu bat bisitatuko dute eta azpiegitura honen ibilbidearen inguruko informazioa emango da ibilbidean zehar. Ibilbidea erraza dela aurreratu dute, ia aldaparik gabea. Ibilbide zirkularra da eta 12:00etarako Idiazabalen egotea aurreikusi dute.
12:00etan aldarrikapen festa egingo dute Idiazabalgo frontoian.
– Txalapartariak
– Egungo testuinguruaren irakurketa STOP ZUNDAKETAK – AHTrik Ez ekimenaren aldetik
– Inma Mugerza hidrogeologoaren azalpen labur bat AHTak ingurune karstikoan sortzen dituen kalteen inguruan.
– Izaki Mitologiko liluragarrien ikuskizuna
– Elkarretaratzeko argazkia.
– Bertako produktuz osaturiko mokadua
– Trikitilariak
Arropa eta oinetako egokiak eta ura eramatea gomendatu dituzte, eta txakurrak eramatekotan, lotua joan behar dutela gogorarazi dute.













