Musika ikuskizuna, Hondakinen Prebentzioaren Europar Astean
Azaroaren 22tik 30era Hondakinen Prebentzioaren Europar Astea izango da. Goierri garaiko udalek eta Uggasak bat egin dute eta aste horretan Turukutupa musika taldeak bere ikuskizuna eskainiko du lau herrietan. Erabiltzen duten material guztia (instrumentuak barne) birziklatutakoa da.
Bihar (larunbata), 17:30etik 19:30era Ezkioko frontoian, haurrek Turukutupa taldekoek egindako instrumentuekin musika egiteko aukera izango dute.












