
Ertzaintzak helikopteroaren laguntzarekin, airetik, ikusi ditu Jose Luis Uribetxeberria gabiriar artzainaren ardiak eta txakurra non dauden. Artzaina ez dute aurkitu oraindik. Gaurkoz bilaketa lanak eten dituzte.

Lazkaon erroldatutako pertsonek Mari eta Basajaunek osatutako bikote bat erreserbatu ahal izango dute gaur, azaroaren 21a, 12:00etatik aurrera, eta azaroaren 27ra arte.

Eguberrietara bitarte egin ahal izango dute diru ekarpena, eta laguntza Salam Gaza erakundeak bideratuko du. Dirua Gazan ur-edangarria banatzeko erabiliko dute.

Idiazabalen N1 errepidea, Etzagarate, itxi dute Gasteizko noranzkoan, Nafarroan kamioi batek izan duen istripuagatik. Lizarrusti, Mandubia eta Otsaurte itxita daude.

Errigora izango da 24. Korrikako omendua. Gaur Beasainen egindako aurkezpenean Errigoraren alde Xabier Albizuk eta Erramun Amundarainek egindako lana nabarmendu du Iparra Hegoako Luli Telleriak.

Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko mendiko agenteek atzotik desagertuta dagoen 77 urteko artzain bat bilatzeko lanei ekin diete berriro gaur goizean. Atzotik desagertuta dago; ustez, artaldearekin Urbiako zelaietatik gertu dagoen borda batetik jaitsi behar zuen, Aizkorriko hegoaldeko magalean.

Komunitate aktiboaren garrantzia indartu nahi du Emakundek. Konplizitate sozialen aurka ekiteko deia egin du mugimendu feministak. Indarkeria matxistaren normalizazioa salatuko du Itaiak. Ekitaldi ugari antolatu dituzte Goierriko herrietan.

Eguraldi iragarpena beteta, elurra ari du Goierrin. Oraingoz errepideetan ez dago arazorik, nahiz eta arretaz gidatzeko eskatu duen Segurtasun Sailak.

Ehunetik gora bazkide elkartuko dira bazkaltzeko, herriko jatetxe batean. Elkartearen sorrerako helburuak ez dira asko aldatu, eta emakumearen alde lan egiten jarraitzen du.

Gurutze Berri auzoak 60 urte bete ditu aurten. Urteurrena baliatuz, auzoaren historia eta memoria gordetzeko helburuz erakusketa antolatu du Idiazabalgo Udalak hainbat auzotarrekin elkarlanean. Erakusketa gaur, 18:30ean inauguratuko da udaletxeko areto nagusian.

Abenduaren 12ra arte dago lanak aurkezteko epea zabalik. Balkoi eta leihoak atontzeko lehiaketa ere antolatu dute eta parte hartzeko abenduaren 19a baino lehen eman behar da izena.

Abenduaren 14an izango da eta zegamarrek, nahiz beste herri batzuetako bizilagunek jarri dezakete postua bertan.

Datorren urteko otsailaren 27an 50 urte beteko dira Mendebaldeko Saharako Errepublika aldarrikatu zutela.

Barrena jauregiko bigarren solairuan dago. 16:00etatik 19:30era egongo da irekita maiatzaren 31ra arteko larunbatetan eta igandeetan. 0-4 urte bitarteko haurrentzako eta familientzako txokoa da.

Ormaiztegiko San Andres festen lehen asteburua, Santa Zezilia kontzertuak hainbat herritan, gazte abesbatzak euskal rock doinuak abesten Lazkaon, hitzaldiak, ikus-entzunezkoak, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.